2006/07/21

Saturrarango erreka | 2006ko uda

Egoera:
Mijoako poligonoko enpresek kutsadura asko sortzen dute eta egun dagoen depuradora txikiegia da eta ezin izaten du dena garbitu. Bestalde, bertan dauden kontserba fabrikek isurtzen duten ur gazituak depuradora izorratzen du.

Aurreko udan hondartzetan uren kalitatearen jarraipena egin genuen. Goiz askotan, Saturrarango hondartzan olio solidifikatua aurkitzen genuen. Gero garbitzaileek eramaten zituzten, hondartzara jendea etorri aurretik. Honek egoeraren larritasuna norainokoa den erakusten digu.

Irtenbideak:
Aurreko urteko gure kanpainari esker Eusko Jaurlaritzak Mutrikuko Udalari eta Gipuzkoako Ur Partzuergoari exijitu die dagoen depuradora berritzea, eta kanalizazio baten bidez Mutrikuko depuradora handira urak bideratzea.

Kontserba fabriketako ur gaziak mekanismo desberdinen bidez kostaldetik distantzia batetara eraman eta bertan isurtzeko konpromisoa ere hartu da.



2 Comments:

Anonymous Anonymous said...

Kaixo, Mutriku Natur taldekoa naiz:
Mijoako erreka uzte dut kompondu egin beharko zela, bai ez gehiago kanalizatuz, bizigune bat bezala berrezkuratzeko baizik.

Saturrango uraren irteera oso txarto dago, arribote eta aparkelaku zikin batekin inguratua dago. Gure ezkaera izango zen ura depuratzea eta erreka nautarala berrezkuratzea. Badakizue Mijoan bizoi europarra bizi dela eta hau animali babeztua dela, horrek ezan nahi du gune hau oso garrantzitsua dela. Berrezkuraztea nahi dugu,zuhaitzakin landatu, dunak ere sortu, koztaldeko ekosistema bihurtu Zarautzko ibaia bezalaxe.
www.naturzaleak.org

11:11 am  
Anonymous Anonymous said...

Aurten aspaldiko partez saturranea junaz eta disfruta be eztot ein. baƱu hartzen etaigarri etxezan ure kakaztute ewala. ondarrun be bardin. ni aspertute na azkurakin!!!!!horrek ur zikin guztiok hartu eta herri erdixan bota ia zeozein mobiuten dan

3:56 pm  

Post a Comment

<< Home